XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bixentikok baratxuri moduko buru xelebre hura jaso zuen itxaropentsu.

- Eskerrik asko, ama....

Berehala jaitsi behar izan zuen berriro, ordea, bere baratxuri itxurako burua amak abiada bizian erretolika biziagoari ekin zionean: -... baina nirekin etorri beharko duzu, Bixentiko, bestela Siresako nahiz hemengo fakturak ordaindu beharko ditugu eta.

- Ni faltatzen naizen bakoitzean, hor deitzen diozu zure adiskide poeta kaxkarrari eta gau guztia pasatzen duzue tontolaba edo bixigu bezalako hitz zailen errimak aurkitzen (1) Ikus Paris de la France-ko pateen kasua nobelako Poeta kaxkarraren kasua eta Bixentiko kaikua izeneko kapitulua, eta primeran ulertuko du irakurleak Madamek semeari bota diona.

- Ez nago lerdekeria horietan jorratzen duzuen argia ordaintzeko prest.

- Gainera, hasiak zaudete sake ederrak jotzen Malagako ardo goxoz betetako nire barrika kuttunari ere.

Eta berriro hika hitzegitera pasa zen Madame Kontxexi, gero eta tonu energikoagoan: - Egin zak, motel, nahi duan negar guztia, alferrik ibiliko haiz eta nirekin....

Bazirudien Madame oroitzapen gazi-gozotara makurtu zela hizketan jarraitu aurretik.

Eta oroitzapen gazi-gozo haien ondorioz: - Aita zena bezain xinplea irten haiz heu ere, txolin petrala!.